Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guadalupe

Hondarribiko udalerriko ermita, XVI. mendearen hasieran Jaizkibelgo mendiko hegi batean eraikia. Hondarribiko zaindaria da Guadalupeko Ama. Urtero igotzen dira, irailaren 8an, hondarribitarrak alardean Guadalupeko baselizara, 1638. urtean frantsesen aurkako guduan lortu zuten garaipenarengatik eginiko botoari kunplimendu egitera. v Legorretako udalerriko auzoa (Goierri, Gipuzkoa).