Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guadalajara

Mexikoko erdialdeko hiria, Chapala aintziraren iparrean, 1.500 m-ko garaieran. Jalisco estatuko hiriburua. 2.244.715 biztanle (1980). Rio Grande de Santiago ibaia igarotzen da bertatik. Artzapezpikuaren egoitza. Unibertsitatea. Alde zaharrean estilo kolonialeko eraikuntza ugari dira, katedrala haien artean (XVI.-XVII. mendeak). Gobernuaren jauregia (XVIII. mendea). Santa Monika eliza barrokoa (XVII. mendea). Merkataritzagunea da. Industria ugari: jakiak, ehunak, metalak. Cristóbal de Oñatek sortu zuen (1530), eta Nueva Galiciako barrutiko hiriburu izan zen.