Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guadalcanal

Ozeano Bareko uhartea, Salomon uharteetako handiena. 6.500 km2. 63.335 biztanle (1984). v Historia. Japoniarrek hartu zuten uhartea 1942ko uztailean, baina amerikarrak hurrengo abuztuan iritsi ziren bertara, eta oso gatazka odoltsuen ondoren, uhartea berriro eskuratu zuten. Hura izan zen aliatuek Ozeano Bareko Gerran izan zuten lehen garaipen handia.