Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

grotesko

izond. Art. Arkitekturan eta dekorazioan, animalien, gizonen edo landare irudiez egindako horma irudi edo eskultura bitxiez esaten da. Izaki bizien irudiez gainera, sinboloak azaltzen dira lan grotesko batzuetan apaingarri. Erromako haitzuloetan aurkitutako irudiei esan zitzaien hasieran grotesko, baina Rafael estilo hori berriro erabiltzen hasi zen Errenazimentuan. XVI. mendean indar handia izan zuen arte groteskoak Italian eta beste lurralde askotan. XIX. mendea arte erabili izan zen estilo hau, freskoetan batez ere.