Groučs, Henri
Frantses apaiz katolikoa (Lyon, 1912 – Paris, 2007). Pierre abadea (frantsesez, Abbé Pierre) eta Behartsuen aingerua izenez ezaguna. 1931n, bere seniparteari uko egin ondoren, kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 1938an apaiztu egin zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzian alde guztietan ikusten zuen behartasun larriari aurre egin nahirik, IV. Errepublikaren Batzar Konstituziogileko hautagai izatea onartu zuen, Mugimendu Errepublikar Herrikoia alderdiaren aldetik. Diputatu izan zen 1945-1951 bitartean. 1949an, Legebiltzarretik jasotzen zuen dirua baliatuz, Emausko traperoak erakundea sortu zuen, beharrean zeudenei eta errefuxiatuei laguntzeko asmoz. 2004an Frantziako Ohorezko Legioaren Gurutze Handia jaso zuen, bere bizitza osoan behartsuen alde egindako lan handiaren aitormen gisa.