Grosseteste, Robert
Jakitun ingelesa, frantziskotarra (Suffolk, 1170 inguruan - Huntingdon, 1253). Oxford-eko irakasle izan zen (1210), eta ikasketagune bihurtu zuen hiria. Lincoln-eko apezpiku izan zen (1235); Henrike III.ari kontra egin zion, hark elizan gehiegi agintzen zuelakoan. Lan asko idatzi zituen, zientziaren ingurukoak, erlijiozkoak eta poemak. Aristotelesen inguruan egin zituen ikasketak Tomas Aquinokoaren eta Alberto Magnoren eskolastikaren oinarri izan ziren.