Grosz, George
(Georg Ehrenfried benetako izenez). Alemaniar margolaria (Berlin, 1893 - Berlin, 1959). Lehen Mundu Gerraren ondoren militarismoaren eta burgesiaren kontra egin zituen karikaturek egin zuten ezaguna. Ikuspegiak eta erretratuak egin zituen gehienbat (Oskar Panizza poetaren hiletak, 1918). A Little Yes and a Long No autobiografia argitaratu zuen (1946).