Gouhier, Henri
Frantses idazle eta filosofoa (Auxerre, 1898-1994). Filosofiaren eta erlijioaren arteko harremanak aztertu zituen bere idazlanetan: Les méditations métaphysiques de J. J. Rousseau (1970, J.J. Rousseauren hausnarketa metafisikoak), Blaise Pascal. Conversion et apologétique (1986, Blaise Pascal. Konbertsioa eta apologetika). Antzerki kritikari ezaguna ere izan zen. Beste askoren artean, Frantziako Akademiako literatura sari nagusia jaso zuen.