Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gouache

iz. Art. Margoa itsasteko gai gisa ura kola batez nahasita erabiltzea ezaugarri duen margolaritzako teknika. Zenbaitetan margoa itsasteko beste gai batzuk ere erabiltzen dira, eztia esate baterako. Margoak akuarelan erabiltzen diren berak dira; akuarelan ez bezala ordea, zuria asko erabiltzen da, bai beste margoekin batera, bai bakarrik, eta horrek ematen dio sendotasuna gouacheari. Historian zehar asko erabili izan da pergaminoetan eta miniaturetan.