Gortxakov, Alexander Mikhailovitx, printzea
Errusiar politikaria (San Petersburgo, 1798 - Baden-Baden, 1883). Itun Santuko Batzarretan Troppau, Laibach (1821) eta Veronan (1822) parte hartu ondoren, diplomatiko izan zen Europako hainbat hiriburutan. Alexandro II.ak Atzerriko Arazoetako ministro izendatu zuen (1856-1882) Nesselrode-ren ordez. 1866an inperioko kantziler izan zen. Berlingo Batzarrean (1878) hondamendi diplomatikorik lotsagarrienera eraman zuen Errusia.
- Gorteak, Nafarroako
- Gorteen ereserkia, Nafarroako
- gortina
- Gortina
- gortu, gor(tu), gortzen
- Gortxakov, Alexander Mikhailovitx, printzea
- gortze
- goru
- gorulari
- gorule
- Gorz, André