Gorteen ereserkia, Nafarroako
Nafarroako Foru Lurraldeko ereserkia. Musika XVII-XVIII. mendeetakoa da eta Iruñeko katedralean Nafarroako erresumako agintari nagusiei ongi etorria emateko erabili bide zuten garai hartan elizako agintariek. Himnoak harmonizazio eta egokitzapen desberdinak izan ditu historian zehar eta Silvino Cervantesen maisuarena da azkeneko bertsioa. Oraingo oinarrizko letra Manuel Iribarrenek idatzi zuen (1971. urtean aurkeztua) eta aldaketa batzuk egin zitzaizkion 1987an (Jose Maria Azpirozek bihurtu zuen euskarara). Nafarroako Foru Lurraldeko ereserkia da 1986. urtetik.