Gortina
Kretako antzinako hiria, uharteko hegoaldean. Zeus, Artemisa eta Apoloren tenpluak ziren bertan. Erromatarrek Kreta hartu zutenean, uharteko hiriburua izan zen. 1884an Halbherr-ek idazki greko bat aurkitu zuen, K.a. 400. urte inguruan familia antolamendua nolakoa zen argitzeko balio izan duena.