González de Durana Isusi, Javier
Bizkaitar ikertzaile eta irakaslea (Bilbo, 1951). Deustuko Unibertsitatean filosofia eta letretako lizentzia lortu zuen 1975ean eta doktoregoa 1983an Madrilgo Universidad Complutensean. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra Gaur Egungo Historian. Real Academia de Bellas Artes de San Fernandoko kidea da 1996. urtetik. REKALDE Erakusketa Aretoko Zuzendaria da eta REKarte aldizkariko zuzendaria izan da (1992-1997), baita Kobie-Bellas-Artes eta Bidebarrieta aldizkarietako erredakzio batzordeko kidea ere. Arco´97 eta Arco´98 Arte Garaikideko Azokako (Madril) ohorezko batzordeko kidea izan da. Bilboko Arte Ederretako Museoko patronatu batzordeko kidea izan da 1985-1986 eta 1991-1998 urteetan. Bilboko Guggenheim Museoko aholkularitza batzordeko kidea, administrazio kontseilukoa eta aholkularia izan da. Eusko Ikaskuntzaren Arte Plastiko eta Monumentalak saileko lehendakaria izan zen 1983tik 1984ra.
- Gonzales, Pancho
- González Acilu, Agustín
- González Aranguren, Jorge
- González Castrillo, José María
- González Cordón, Antonio
- González de Durana Isusi, Javier
- González de Echávarri y Vivanco, José María
- Gonzalez de Etxabarri, Luis
- González García, Luis Mariano
- González González, Antonio
- González Iglesias, Juan Antonio