González González, Antonio
Espainiar biokimikaria (Santa Cruz Tenerifekoa, 1917 - La Laguna, 2002). La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai konposatu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen. Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek. Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste Asturiasko Printzearen saria, 1986. urtean.
- González Cordón, Antonio
- González de Durana Isusi, Javier
- González de Echávarri y Vivanco, José María
- Gonzalez de Etxabarri, Luis
- González García, Luis Mariano
- González González, Antonio
- González Iglesias, Juan Antonio
- González Márquez, Felipe
- González Moreno, Vicente
- González San Martín, Miguel
- González Sinde, José María