González Acilu, Agustín
Nafar musikagilea (Altsasu, 1929). Lehen ikasketak Luis Taberna organistarekin egin zituen Altsasun bertan. Madril, Paris, Venezia eta Erroman jarraitu zuen musikaren munduan, nazioartean sona duten irakasleen eskutik. Nazioarteko hainbat jaialditan izan da gonbidatu. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle aritu zen eta 1984. urtetik aurrera Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eman ditu musika eskolak. Kontserbatorio honetan sortutako Iruñeko Taldeko partaide izan da. Hainbat sari lortu ditu, horien artean Musikaren Sari Nazionala 1998an, konposizioaren arloan.