González de Echávarri y Vivanco, José María
Arabar idazle, katedraduna eta politikaria (Gasteiz, 1875 - Valladolid, 1950). Valladoliden eta Madrilen Zuzenbide ikasketak egin ondoren merkataritzako zuzenbidearen katedra lortu zuen Valladolideko unibertsitatean. Alderdi integristako kidea zen eta Arabako senatari aukeratu zuten. Euskal Unibertsitatea sor zedin eskakizuna egin zuen bere senatari kargutik. El Diario de Alava egunkaria sortu zuen eta haren zuzendari izan zen 1895-1903 bitarteko urteetan. Zuzenbidea, historia, politika eta etika izan zituen aztergai bere idazlanetan.
- González Acilu, Agustín
- González Aranguren, Jorge
- González Castrillo, José María
- González Cordón, Antonio
- González de Durana Isusi, Javier
- González de Echávarri y Vivanco, José María
- Gonzalez de Etxabarri, Luis
- González García, Luis Mariano
- González González, Antonio
- González Iglesias, Juan Antonio
- González Márquez, Felipe