Gonzales, Pancho
Estatubatuar tenislaria (Los Angeles, 1928 - Las Vegas, 1995). Zortzi urte zituela hasi zen tenisean, bere kasa eta inork irakatsi gabe, eta Forest Hillseko (Estatu Batuak) lehiaketak irabazi zituen 1948 eta 1949an. Wimbledon eta Roland Garroseko binakako txapelketak ere irabazi zituen 1949an. 1969an (41 urte zituela, tenisa utziko zuela agindu eta handik zortzi urtera) inoiz egin izan den tenis partida luzeena jokatu zuen (112 joko) Wimbledonen, Charles Pasarellen aurka. Gonzalesek irabazi zuen.