Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gong

iz. Mus. Perkusio tresna (tam-tam ere deitua), Txinakoa jatorriz. Funtsean metalezko (brontzezkoa gehienetan) disko bat da, makilez jotzean dardara egiten duena. Disko horrek ertza bihurtua eta erdian irtenune bat izaten du, baina badira erabat zapalak diren gong-ak ere. Gong-a jotzeko erabiltzen den makilaren burua gai bigun batez (fieltroa, ohiala, zeta) bildu ohi da. Magia eta babes ahalbideak aitortu izan zaizkio gong-ari, eta Txinan, adibidez, goi mailako bizimoldea eta oparotasuna adierazten du. Gong-a dantza, antzerkia eta musika laguntzeko erabili izan da, eta baita mezuak igortzeko ere. Indonesiako gamelan orkestretako musika tresna nagusia da. XVIII. mendearen amaieran erabili zen lehendabiziko aldiz orkestra batean.