Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gondola

iz. Aisiarako ontzi arin luzarana (10 bat m luze eta 1,30 m zabal), branka eta popa zorrotzak, jasoak eta bihurtuak dituena. Gizon bakar batek gidatzen du gondola, popan jarrita, haga batekin. Veneziako ubideetan erabiltzen da batez ere; 1000. urte inguruan erabili ziren gondolak lehendabiziko aldiz. || Antzina erabiltzen zen zalgurdi mota bat, bidaiari asko eraman ohi zituena.