Goncourt, Edmond Huot de
eta Jules. Historialari eta idazle frantsesak (Nancy, 1822 - Champrosay, 1896; Paris, 1830 - 1870). Bi anaiek batera lan egin zuten. Bildumazale amorratuak ziren biak, eta XVIII. mendea aztertu zuten (L’Art du XVIIIe siècle, 1859-1875). XVIII. mendeko pintura japoniarra eman zuten ezagutzera (Outamaro, 1891). Iragana dokumentuetan oinarrituz kontatu zuten, eta oraina ere gisa berean kontatzen saiatu ziren: Sœur Philomène (1861), erietxeetako bizitzaz; René Mauperin (1864) burgesia gazteaz; Germinie Lacerteux (1865) neskame histeriko baten balentriez. Eleberri naturalistaren teorialariak izan ziren. Goncourt anaien lanik garrantzitsuena Journal izeneko liburu saila da. Bertan, XIX. mendeko literatura kronika berezia egiten da, bederatzi liburukitan. Julesek lehen hiruretan parte hartu eta gero hil baitzen, Edmond anaiak jarraitu zuen argitaratze lanetan. Harenak dira, besteak beste: La Fille Élisa (1877), La Faustin (1882) eta Chérie (1884). Goncourt Akademia delakoaren kideak izendatu zituen Edmond-ek, frantsesezko urteko fikziozko prosa libururik onena hautatzeko (Goncourt saria).
- gonbo
- gonburu
- gonburutu, gonburu, gonburutzen
- gonburutze
- Gonçalves, Vasco dos Santos
- Goncourt, Edmond Huot de
- Göncz, Arpad
- gondola
- Gondwana
- gonfaloniero
- gong