gonbo
iz. Bot. Kolumniferoen ordenako malba-belarraren familiako landarea (Abelmochus eskulentus). Bakan ditu loreak, hori kolorekoak; fruitua piramide itxurako ziskua da, eta 8-10 cm luze izaten da. Indiakoa da jatorriz baina mundu osoko lurralde beroetan hazten da gaur egun. Gonboaren fruitu heldugabeak bizigarri gisa erabiltzen dira, hazia kafearen ordez, eta hosto-sustraiak sendabelar gisa.