Gómez Larrañeta, Manuel
Gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (Tolosa, 1924). Bartzelonako Unibertsitatean biologia ikasi zuen, eta bertako errektore izan zen. Arrantza Gaietarako Ikerkuntzarako Institutuaren sortzaileetako bat izan zen. Mediterraneo eta Atlantikoko arrantzalekuen ikerkuntzan jardun zuen luzaroan, eta bakailaoaren inguruan garrantzi handiko lanak egin zituen.