Gómez, Agustín
Gipuzkoar politikaria (Errenteria, 1914 ? - erbestean, 1975). Komunista zen; goi mailako karguak bete zituen Espainiako Alderdi Komunistan. Erbestera joan zen Gerra Zibilaren ondoren Sobietar Batasunean bizi izan zen eta Torpedo izeneko futbol taldean jokatu zuen. Kirol gaiak landu zituen Arragoa Euskadiko Alderdi Komunistaren aldizkari ezkutukoan. 1969. urtean, Carrilloren eurokomunismoarekin ados ez zegoelarik, PCE (VIII-IX. Kongresua) alderdi komunista sobiet-zalea sortu zuen, Eduardo Garcíarekin batera.