Gómez Jáuregui, Rafael
Gipuzkoar politikaria (Errenteria, 1903 - Errenteria, 1977). EAE-ANV alderdiko kidea zen eta hautagai izan zen 1933. urteko hauteskundeetan. Gipuzkoako ELA-ko lehendakari hautatu zuten urte berean, Graciano Ormarechearekin batera. Gerra Zibila amaitutakoan aliatuen aldeko informazio sare batean jardun zuen, polizia frankistak atxilotu eta hiltzera kondenatu zuen arte. Ez zuten hil eta kartzelan eduki zuten 1946. urtea arte. 1947an, Francoren diktaduraren garaiko lehen greba politikoan parte hartu zuen eta Lapurdira joan behar izan zuen ondoren. 1968. urtean itzuli zen Gipuzkoara. Errenterian hil zuen 1977ko maiatzean Espainiako poliziak, amnistiaren aldeko manifestazio batean.