Musikagile franko-flandestarra (Brujas ?, 1500 inguruan - 1555 inguruan). Karlos V.aren kapera maisu izan zen. Espainiara, Italiara eta Alemaniara joan zen enperadorearekin eta Madrilen bizi izan zen. Obra polifoniko ugari idatzi zituen, bereziki mezak eta moteteak.