Gold, Phil
Kanadar sendagilea (Montréal, 1936). Montréalgo McGill's Cancer Centerko zuzendaria; zenbait minbizi motatan erabiltzeko lehenengo odol testa, gaur egun erabiliena, asmatu du. Phil Goldek, Samuel Freedmanekin batera, antigeno kartzinoenbrioniko bat (CEA) aurkitu zuen 1965ean. Antigeno hori umekiaren eta enbrioiaren hesteetako, pankreako eta gibeleko zeluletan eta tumoreetan sortzen dela ikusi zuten, baina ez izaki helduen zelula normaletan. CEA odolean sartzen da, eta haren presentziaren bidez jakin daiteke minbizia dagoen, noraino dagoen zabalduta edo berriro sortu den. CEAren probek aukera ematen du minbizia noraino dagoen zabalduta jakiteko, nola hazten ari den ikusteko eta tratamenduari nola erantzuten zaion jakiteko, baina ez tumoreak dauden antzemateko, tumore sortuberriek ez baitute froga horren bidez antzemateko adinako CEA kopururik.