Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Golan

Libanoren eta Siriaren artean dagoen ordoki estrategikoa, Israelek ofizialki 1981ean bereganatu zuena. Iparraldean itsas maila baino 2.000 m garaiagoa da, eta Galileako itsasoaren inguruan itsas mailatik behetikoa da. Lehen Siriaren mendeko lurraldea zen; gotortu eta Israelgo lurraldeei artilleriaz eraso egiteko erabili zuten Israelgo estatuaren sorreraren ondoren (1948); Israelek hartu zuen eta lege militarraren pean jarri 1967an.