Gola, Hugo
Argentinar legegizona eta idazlea (Santa Fe, 1924). 1962-1975 urteen bitartean argentinar eta iberoamerikar literatura irakasle izan zen Santa Feko Litoral Unibertsitatean. 1975ean irakasle izan zen Londresko Unibertsitatean. 1976an Mexikora joan zen, eta hango unibertsitatean poesia eta saiakera eskolak ematen ditu. Poesia idazle izateaz gainera, Golak beste poeten poesia ere zabaldu du (Antología de literatura para jóvenes). Golak garbitasuna bilatzen zuen lehenengo poesia lanetan, ondorengoetan, aldiz, trinkotasuna, esperimentazioa eta jolasa bilatzen du areago. Poesia lan nagusiak hauek ditu: Veinticinco poemas (1961, Hogeita bost poema), Poemas (1964, Poemak), El círculo de fuego (1968, Suzko zirkulua), 12 poems (1989, 12 poema).