Goehr, Walter
Alemaniar musikagilea eta orkestra zuzendaria (Berlin, 1903 - Sheffield, 1960). Schoenberg-en ikasle izan zen Prusiako Arte Akademian, Berlinen. Berlin irratiko zuzendaria izen zen 1925-31 bitarteko urteetan eta harako idatzi zuen Malpopita izeneko opera. Ingalaterrara joan zen bizitzera 1933an. Han, Columbia Graphophone-ko musika zuzendari izan zen 1933-39 urteetan, eta BBC Theater Orchestra-koa 1945-48 bitarteko urteetan; Londreseko Morley College eskolan ere lan egin zuen. Monteverdi-ren Vespers (York, 1954) eta L’incoranazione di Poppea lanak argitaratu zituen. Zenbait lan idatzi zuen irrati, film eta antzerkirako, eta Mussorgsky-ren Pictures from an Exhibition orkestrak jotzeko egokitu zuen.