Godwin, William
Ingeles idazle eta filosofoa (Wisbech, Cambridgeshire, 1756 - Londres, 1836). Elizgizon protestantea zen, baina XVIII. mendeko filosofo frantsesen eraginez ateo egin zen. Handik aurrera gizarteko arazoak aztertu zituen. Liberalismoa eta jabetza eskubidea zalantzan jarri eta gobernurik gabeko gizarte baten alde agertu zen; norberaren premien arabera guztien lanez baliatzea proposatzen zuen An Inquiry Concerning Political Justice obran (1793, Justizia politikoari buruzko ikerketa). Eleberria ere landu zuen (The Adventures of Caleb Williams, 1794) eta historia (History of the Commonwealth of England, 1824-1828).