glosematika
iz. Hizkl. Glosemen edo esanahia duten hizkuntzaren zatirik txikienen –hitzak, erroa, gramatikazko elementuak, entonazioa…— banaketa eta harremanak oinarri dituen hizkuntza aztertzeko sistema. Louis Hjelmslev daniarrak (1899-1965) eta bere laguntzaileek proposatu zuten azterketa sistema hori. Oso nabarmena izan zen Ferdinand de Saussure suitzar hizkuntzalariaren lanak glosematikan izan zuen eragina. Era berean, glosematikak eragin handia izan du Europako estrukturalismoan, baina ez horrenbestekoa Estatu Batuetan.