glosa
iz. Testu batean egiten den ohar argigarria. || Lit. Poesia lan mota, ahapaldi bakoitzaren bukaeran bertso bat edo batzuk errepikatzean datzana. || Mus. Gai baten gaineko bariazioa. v Donemiliaga Kukullako glosak. XI. mendearen azken aldeko latinezko testu batean Donemiliaga Kukullako monasterioko ikasle batek idatzi zituen glosak; gehienak erromantzez idatzita daude baina badira bi euskaraz, euskara idatziaren lehendabiziko esalditzat hartu direnak: içioqui dugu eta guec ajutu ezdugu.