Gironella, Alberto
Mexikar pintore eta marrazkilaria (Mexiko Hiria, 1929 - Mexiko Hiria, 1999). Phases izeneko nazioarteko mugimenduan parte hartu zuen. Surrealismoaren ingurukoa da bere obra gehiena, eta teknika ugari nahasten ditu. Aipagarriak ditu obra hauek: Mariana erregina (1960, 1964, 1971), Zapataren ehorzketa (1972), Erregina baten metamorfosia, I, II eta III (1958), Diego Velázquez, artista argazkilaria (1968) eta Musa bortitza (1978).