Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Girón Ezpeleta, Francisco Javier

Nafarroako militarra (Iruñea, 1803 - Madril, 1869). Pedro Agustin Gironen semea, Ahumadako II. dukea eta Las Amarillaseko V. markesa. Hamabi urte besterik ez zuela kapitain egin zuten, aitak jaso zituen merezimenduei esker. Narváez-en Aginte Goreneko buruzagi izendatu zuten 1833. urtean. Espainiako Armadako Ikuskatzaile Nagusia zela sortu zuen Guardia Zibila, 1844. urtean. Erakunde horretako Ikuskatzaile Nagusia izan zen 1856-1859 bitartean.