Girón Las Casas, Pedro Agustín
Gipuzkoar militarra eta politikaria (Donostia, 1788 - Madril, 1842). Ahumadako I. dukea eta Las Amarillaseko IV. markesa. Napoleonen aurkako gerran borrokatu zen bere osaba Castaños jeneralaren agindupean. Fernando VII.ak Granadako kapitain nagusi izendatu zuen 1832. urtean, karlistei aurre egin ziezaien. Gerrako ministro izendatu zuten 1835. urtean eta urte bete geroago, Ahumadako duke egin zuen Maria Kristina erreginak.
- giritze
- Girizu
- giro
- Girón de Velasco, José Antonio
- Girón Ezpeleta, Francisco Javier
- Girón Las Casas, Pedro Agustín
- Girona
- girondar
- Gironda
- Gironella, Alberto
- Gironella, José María