Girardon, François
Frantses eskultorea (Troyes, 1628 - Paris, 1715). François Anguir-ekin ikasi ondoren, Erroman osatu zituen ikasketak. Le Brun-ekin lan egin zuen Versaillesko lorategietan (Apollon servi par les nymphes, 1666-1675). Erretratuak ere egin zituen (Lamoignon, 1673; Arnauld) eta batez ere Luis XIV.a zaldiz (Iraultzakoan desegina). Aipatzekoak dira era berean L’enlèvement de Proserpine (1694-1699) eta Tombeau de Richelieu (1675-1694).