Girardot, Annie
Frantses antzezlaria (Paris, 1931). Antzerkian hasi bazen ere berehala La Comédie Française antzerki taldean sartu eta ondoren zineman lan egin zuen. Haren filmik garrantzitsuenak: Rocco e i soui fratelli (1960, L. Visconti), La donna scimmia (1963, M. Ferrari), Trois chambres a Manhattan (1965, M. Carné), Vivre pour vivre (1967, C. Lelouch), Mourir d’aimer (1970, A. Cayatte), Traitement de choc (1972, A. Jessua), Partir, revenir (1985, C. Lelouch), Comédie d’amour (1989, J.P. Rawsson). Azken urteotan, Claude Lelouch-en Lekuko berezia (1995) filmean agerraldi zoragarria egin zuen; lan hori zela-eta, zinema frantseseko Cesar saria eman zioten.