Frantses tenorra (Toulon, 1916 - Toulon, 1995). XX. mendeko bigarren erdiko abeslari hoberenetarikoa izan zen, baita antzezle bikaina ere. Opéra Comiquen (horren zuzendari ere izan zen) eta Garnier jauregian abestu zuen gehienbat, eta guztira 115 paper ezberdin jokatu zituen.