Giono, Jean
Frantses idazlea (Manosque, 1895 - Manosque, 1970). Gerrako esperientziak Le grand troupeau (1931) eleberri naturalista idaztera eraman zuen era tragiko batean, eta gerraren kontrako jarrera hartzera geroagoko Refus d’obéissance (1937) izenekoan. Bere lanetan paisaia eta lurrarekiko lilura berezia agertzen ditu, gizarte modernoaren azaleko balioen kontra. Errealista eta bortitza izaki, bere estilo bat bilatu zuen, barrokoaren hurbilekoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kartzelan egon zen Vichy-ko gobernuari laguntzeagatik. Beste lan batzuk: Triomphe de la vie (1941), Un roi sans divertissement (1947), Noé (1947), Le hussard sur le toit (1951).