Gioberti, Vincenzo
Italiar apaiza, filosofoa eta politikaria (Turin, 1801 - Paris, 1852). Ideia liberalei eta “Italia Gaztea” mugimenduari zien atxikimenduagatik erbesteratua izan zen (1833). Parisen eta Bruselan bizi izan zen. Rosmini Serbati-ren eraginez, filosofia eta katolikotasuna eraberritzen saiatu zen. Primato morale e civile degli italiani (1843) bere obra nagusian Italian federazio bat eratzearen alde agertu zen, Aita Santua buru izango zuena, G. Mazziniren kontra, hura errepublikaren aldekoa baitzen. Italiara itzuli zen Austriaren kontrako Piemonteko Independentziarako Gerra garaian (1848) eta Sardiniako erresumako Diputatuen Ganberako lehendakari eta geroago gobernuburu izendatua izan zen, baina azkenik kargua utzi eta Frantziara joan behar izan zuen.