Giocondo, Fra Giovanni
Italiar arkitektoa (Verona, 1433 - Erroma, 1515). Veronan jaio zen. Frantziskotar egin eta Erroman ikasten ari zela Plinio Gaztearen gutunak aurkitu omen zituen. Parisko Notre-Dameko zubiko proiektua egin zuen, eta Bramante hil ondoren, Erromako San Pedroko eraikuntzaren zuzendari izan zen. Ustez, berak eraiki zuen Kontseiluko jauregia.