Giolitti, Giovanni
Italiar politikaria (Mondovi, 1842 - Cavour, 1928). 1882an diputatu hautatu zuten. Crispiren gobernuan Finantzetako ministro izan zen (1889-1890), eta ondoren Barne Arazoetako ministro (1901-1903). Kontseiluko lehendakari ia etenik gabe 1908tik 1914ra. Berrikuntza sozialisten aldeko zen, eta langileen aldeko neurriak hartuz haiek sortu zituzten istiluak baretu zituen. Bozketa unibertsala ezarri zuen (1912). 1920an berriro Kontseiluko lehendakari izan zen, eta gerra osteko istilu gogorrak baretu zituen. Hark, ordea, Mussoliniri mesede egin zion, eta 1921eko maiatzeko hauteskundeen ondoren Giolittik kargua utzi zuen. Indar faxistak beretuko zituela uste baitzuen, denbora batez Mussoliniren gobernuari eutsi zion. Matteotti diputatu sozialista hil zutenean (1924) oposiziora igaro zen.