Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gingibitis

iz. Med. Hortz oiaren hantura. Hortzean eta hotz oian bakterioek eratzen duten xafla batek sortzen du gingibitisa. Hortz oiak erraz hasten dira odoletan; hori da eritasun honen ezaugarri nagusia. Gingibitis kronikoa garbitasun egoki baten bidez senda daiteke. Bada beste gingibitis mota bat, larriagoa, zauriak sortzen dituena eta hortz oietan kalte larriak eragiten dituena.