gingondo
iz. Bot. Gingak ematen dituen gereziondo mota, hosto erorkorrak dituena (Prunus cerasus). 7 m inguru hazten da. Adaburua zabala izaten du, eta enborra berriz oso motza edo lurretik bertatik adar koskorretan banatzen dena. Azala gris-gorrixka du. Hostoak luzaranak eta horztunak ditu, eta lorearekin batera ateratzen zaizkio. Gingondoak ematen dituen aleak gereziondoarenak baino txikiagoak, gorri-ilunak eta mingotsak izaten dira. Berez, Asiako hego-mendebalekoa da, baina Europako leku askotara zabaldua dago gaur egun.