Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ginkgo

iz. Bot. Sexu bakoitza oin banatan duen zuhaitz handia, 15-20 m hazten dena (Gynkgo biloba). 30 m-rainoko garaiera har dezake. Oso hosto dotoreak, abanikoaren itxurakoak izaten ditu. Adar txiki batzuen gainean izaten ditu loreak. Estalgarririk gabeko obuluak izaten ditu, binakakoak. Haziak olibaren antzekoak, baina handiagoak eta kolorez horiak izaten ditu. Gaur egun, Japonian eta Txinan bakarrik dago zabaldua, eta han ere ez da berez sortzen.