gingseng
(Txineraz, Jen Sheng edo Ren Sheng) iz. Arialiaceae familiako belar landarea (Panax Quinquefolium eta Panax schingseng); landare horren sustraiak. Ameriketan lantzen den gingseng ia dena (P. Quinquefolium) bertan lehortzen utzi, eta Hong Kong-era bidaltzen da eta handik Asia hego-ekialdekora. Lehenengo aldiz 1700. urte inguruan bidali zen Ameriketatik ekialdera. Beste mota, Asiako gingsenga (P. schingseng ), Korean eta Japonian landatzen da. Landare honek 5-7 urte behar ditu hazitik landare heldua bilakatzeko, eta lur aberatsa, eta itzal naturala edo artifiziala. Zapore gozo usaintsua du. Aspalditik erabili izan da Txinan eritasunak sendatzeko, eta batez ere eritasunak saihesteko. Adimena bizkortzen duela uste da (memoria, zentzumenak), dirudienez garuneko hormona adrenokortikotropikoa ugaltzen duelako.