Giner de los Ríos, Francisco
Espainiar pedagogoa eta idazlea (Ronda, 1839 - Madril, 1915). XIX. mendean, Karl Krause germaniar filosofoaren irakatsietan oinarriturik, Espainian indar handia izan zuen eta heziera liberala aldarrikatzen zuen krausismo higikundearen sustatzaile nagusia izan zen. Bartzelonan eta Granadan zuzenbide ikasketak egin ondoren Madrila joan zen bizitzera. Han Julián Sanz del Río ezagutu zuen eta hark eman zion Krauseren irakaspenen berri. 1876. urtean “Institución Libre de Enseñanza” (Heziketa Libreko Erakundea) sortu zuen Madrilen, elizaren eta estatuaren mende zegoen heziketa moldeak saihestu eta Europako pedagogia metodo berrienak gauzatu ahal izateko; Espainiako intelektualengan eragin handia izan zuen erakunde hark. Han bildu ziren 1920. urte inguruan, esate baterako, García Lorca eta Alberti olerkariak, Buñuel zinemagilea eta Salvador Dalí pintorea. Obrak: Estudios sobre educación (1886, Heziketari buruzko azterketa); Filosofía y sociología (1904); Resúmen de filosofía del derecho (1912, Zuzenbide filosofiaren laburpena).
- gineabissautar
- Gineako Golkoa
- ginear
- ginekologia
- ginekologo
- Giner de los Ríos, Francisco
- Giner, Salvador
- ginezeo
- ginga 2
- ginga 1
- gingibitis