Giese, Wilhelm
Alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (Metz, 1895 - Hanburgo, 1990). Hanburgoko unibertsitatean egin zituen hizkuntzalaritza, filologia erromaniko, ingeles, zelta, arabiera eta etnologia ikasketak. Eusko Ikaskuntzako kidea da. Lan interesgarriak egin ditu euskarari eta Euskal Herriko ohiturei buruz: Bailes tradicionales de origen antecristiano entre los vascos de hoy (Kristautasunaren aurreko dantzak egungo euskaldunen artean), Las elegías vascas (Euskal eresiak), Sobre la etimología de “Azkon” (“Azkon” hitzaren etimologiaz), Sobre el molino suletino (Zuberoako eiheraz).