Gieure, François Marie
Elizgizon frantsesa (Castets, Landak, 1851 - Castets, 1937). Baiona, Lescar eta Oloroeko apezpikua izan zen zen 1906-1934. urteetan. Erregezalea zen eta auzitan ibili zen Frantziako administrazioarekin. 1910. urtetik aurrera Action Française talde eskuindarraren jarduera babestu zuen Ipar Euskal Herrian, eta jendaurrean adierazi zuen Ybarnegaray diputatuarenganako sostengua. Euskararen aldeko gutunak luzatu zituen (Jean-Baptiste Daranatz euskal idazlea izan zuen idazkari) eta euskararen irakaskuntza bultzatu zuen Ipar Euskal Herriko eskola katolikoetan eta apaizgaitegian.
- gider
- gidoin
- Gielgud, John
- Gierek, Edward
- Giese, Wilhelm
- Gieure, François Marie
- giga
- Gignoux, Hubert
- Giguère, Roland
- gihar
- gihartsu