Germaniko, Julio Zesar
Erromatar jenerala (Erroma, K.a. 15 - Epidafne, Antiokia ondoan, 19). Drusoren eta Antonia Augustoren ilobaren semea zen; amak eskatu zion bere osaba Tiberiori semetzat har zezan. Dalmaziarrak eta panoniarrak menderatu zituen (K.a. 7 eta 9. urteetan) eta K.a. 12. urtean kontsul izendatua izan zen. Augustoren uste ona zuenez gero, Tiberiorekin batera Rhineko mugak zaintzeko agindua hartu zuen. Enperadorea hil zenean, Germanian zeuden erromatar gudarosteak antolatu zituen berriro eta haien agintaria izan zen. Garaipenen ordainetan Germanico (Germaniar) deitura ezarri zioten.